2008/09/18

TXUPINAZOA


Abuztuaren 15eko eguerdiko 12-00etan, Laudioko bi euskaltegien ordezkariek San Roke jaien hasiera seinalatzen duen suziria jaurtiki zuten udaletxeko balkiotik. Handik aurrera festa Laudioko kaleetan nagusitu zen. Erreparatu, mesedez, Gurutzeren soineko dotoreari.

2008/09/12

2008KO PREGOIA


Dakizuenez, aurten, Laudioko Udalak, Jai Batzordearen bitartez, Laudioko euskaltegiak aukeratu ditu pregoia irakurtzeko. Gauzak horrela, abuztuaren 14an, batetik, Bego eta Martin, AEKren ordezkariak eta, bestetik, Gurutze eta Patxi Udal Euskaltegikoak, udaletxeko areto nagusian agertu ziren jendeaurrean. Nork bere pregoi zatia irakurri, eta azkenean Oskorriren "Euskal Herrian euskaraz" kanta abestu zuten Arlotes taldearen laguntzarekin. Pregoilariek jaietako zapia jaso zuten Alkatearen eta Jai zinegotziaren eskutik, eta bi azunbreko pitxerra San Roke Kofradiako Maiordomoaren partetik. Behondeizuela! dena oso ondo atera zen eta.